Nolakoa izango da etorkizuneko elikadura?

EHKOlektiboa

Etorkizuneko elikaduran oinarrituz dastaketa-solasaldia izango dugu. Bertako produktuak dastatuz zentzumen guztiak martxan jarriko ditugu eta jateko hautatzen dugun horrek eragiten duen aztarnaren inguruan jardungo gara. Kontsumo zein ekoizpen eredu desberdinak aztertu eta etorkizun iraunkor baterako alternatiba moduan agroekologiak eskaintzen digun aukeraz hausnartuko dugu.