Ortulaguntza

Elikadura mahaia osatzen dugun kideek (Bergarako Udala, Deba Garaia Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea, Ereindajan, Ehundu, Eskubaratz) elikagaien ekoizpen beharra eta ekoizleen beherakada ikusita “Errelebo” lan taldea martxan jarri genuen. Azken urteetako lanek bere fruitua eman dute: Ortulaguntza.

Zer da Ortulaguntza? Debagoieneko baratzegintza profesionalean ari diren ekoizle txikiak lagundu, hauetan erreleboa bermatu eta proiektu berrien sorrera sustatzea helburua duen laguntza-sistema da.

Abiapuntua

● Debagoieneko eta herriko nekazaritza sektorearen joera ikusita(23 ekoizletik 10era), ekoizleen belaunaldi-erreleboa erraztea eta jadanik instalatuta dauden ekoizleen behar zehatzei erantzuteko premia identifikatu zen Bergarako elikadura mahaian.

● Duina ikerketa-proiektuaren emaitza nagusiak: https://www.biolur.eus/eu/proyectos/duina-ikerketa-proiektua

Definizioa

Baratzegintza profesionala gauzatzen duten proiektu txikiak mantendu, hauetan erreleboa bermatu eta proiektu berrien sorreran laguntzeko helburua izango dute. Horretarako “baratzezainen laguntzaile” figura sortuko da. Bailarako baratzezainak zaindu, lagundu eta sustengatuko duen pertsona.

Eremua

Egitasmo honek hartuko duen eremua Debagoiena izango da. Horretarako bailarako Udal Gobernu guztiek parte hartuko dute: Elgeta, Oñati, Antzuola, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga. Eskualde osora zabalduko da Debagaraia Landa Garapenaren bitartez.

Nekazari txiki guztientzako laguntza izango den arren, helburua nekazaritza agroekologikoa indartzea da.

Helburua(k)

● 1. Sektoreko proiektuak sustatzea eta hauen bideragarritasuna eta iraunkortasuna bermatzea.
● Sektoreko profesionalei duintasuna ematea
● 1. Sektorera bideratutako lurrak babestea.
● Nekazaritzaren izaera multifuntzionala babestea eta ingurumen hezkuntzari ekarpena egitea.

Onurak

Komunitate eta udalerriarentzako onurak:
● Zeharkako ingurumen onurak:
– Bioaniztasuna
– Intsumoak murriztea- Nekazaritza-ekosistemen erresilientzia indartu muturreko baldintza klimatikoen aurrean
– Aztarna ekologikoa murriztea
● Elikagaien segurtasuna
● Tokiko garapen ekonomikoa
● Kultura eta ingurumen-ondarea zaintzea
● Produktuen kaliatea eta aniztasuna

Zerbitzuak

Langilearen zeregin nagusiak:

● Eskuzko lanak (landaketak, bedarrak kendu, barazkiak batu…)
● Desbrozea edo mantenu lanak (ureztapena, tunelak…)
● Traktorea-makinak
● Materialen erosketak lagundu eta koordinatu: haziak, landareak, ongarria, tresnak eta abar

Bestelako lanak:

●Baserrietan antolatzen diren auzolanetan parte hartu, hauek bultzatu eta koordinatzea.
● Bailarako nekazarien arteko saretzea bultzatzea. Inkorporazio berrietan zubi-lanean lagunduz adibidez.
● Kolektibitate edo kontsumo taldeetako dinamiketan lagundu.
● Gazteek nekazaritza ekologikoan parte har dezaten sustatzea.
● Hainbat forotan baratzezainen ordezkari edo ahotsa izatea.

Lagunduko ez diren lanak:

● Ekoizpen ekologikoan aritu edo ez, nekazaritza ekologikoko praktiketatik kanpoko tratamenduak ez dira lagunduko
● Azokara joatea.
● Jarduera profesionala ez duten proiektuak

Lehentasunezko premiak

● Lan karga handiko sasoietan baratzezainen lana arintzeko
jarduerak: babarruna, patata, kalabaza jasotzean… laguntzea.
● Sustengu berezia langile bakarreko proiektuei eta proiektu zaurgarrienei.
● Gaixotasun edo gainontzeko bajetan, gurasotasun baimenetan, eszedentzietan, oporretan… laguntza
● Lurraren emankortasuna eta bioaniztasuna hobetzeko zereginak (zerbitzu ekosistemikoak): ongarri berdea, errotazioak, desbrozatzea

Informazioa

Debagoiena eskualdean martxan jarriko den ORTULAGUNTZA zerbitzurako lan-deialdia:
/https://debagaraia.eus/2023-leader-laguntzak/

Bestelakoak:
https://www.bergara.eus/eu/node/18916