Bulegoa

Herritarren beharrak identifikatzeko eta laguntzeko lanabesa da. Udal eta herriaren arteko zubia egiteko espazio bat da. Beharrak proiektuen bidez modu komunitario batean erantzungo dira. Horretarako, elkarlan eta lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituko gara. Bestetik, saretzen joateko espazioa izango da. Herriko agente, herritar, auzo alkate, kooperatiba, kultur eragile, komertzio txiki eta Udala artikulatzeko lekua izango da.

Zertan gabiltza

Energia gaietan aholkularitza eskainiko da. Powerpoor-en sarearen parte da bulegoa eta pobrezia energetikoari aurre egiteko lanabesa ere bada.

Debagoienako SOS Arrazakeriarekin batera migratzaileendako aholkularitza.

Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako ekimen ekonomikoak bideratzeko eta sustatzeko espazioa. Bidelaguntza emango zaie proiektuei.

Formazio eta hitzaldi zikloak antolatzea, herritarrak ahaldundu eta hauen beharrei erantzuteko.

Lan ildoen informazioa eskaini eta proiektuen saretzea sustatuko da.

Informazioa

Arreta ordutegia honakoa da:

Astelehenetik ostiralera goizez eta astelehen eta asteazkenetan 15:30-19:30ak bitartean arratsaldez.

Hitzordua eskatzeko edo bestelako informazioa nahi izanez gero, idatzi ehundu@ehundu.eus helbidera.