Energia

Trantsizio sozioekologikora bidean bioaniztasuna, basogintza, elikadura eta energia komunitateak izan genituen hizpide 2021ko neguan, eta bertatik sortutako herritarren eskakizunari erantzunez Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK) eratu da. EBKren oinarria talde eragilea izan da, non, herritar, eragile, udal langile eta enpresa batzuetako 20 bat kideek parte hartu duten. Talde honen ardura izan da komunitatearen oinarriak, gobernantza eta eragin guneak ezartzea. Hiru lan lerro izan ditu ardatz: komunitatearen harremanak, proiektuak eta juridiko-administratiboa. Talde hau irekia da eta edozein herritarrek parte hartu dezake.

Proiektua Goiener, Bergarako Udala, Debagoiena 2030 egitasmoa eta Emun kooperatibarekin elkarlanean gauzatu da.

Zertan gabiltza

Energia Berriztagarrien Komunitatea herrian ezagutzera eman eta herritarrak bertara gerturatu, komunitate zabal bat osatzeko.

Horrez gain, energia aholkularitza zerbitzua martxan jarri eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak, kezkak eta proposamenak jaso eta argitzeko aukera eman.

Autokontsumo partekatuko eta energia sorkuntzako proiektuak martxan jarri, herria trantsizio sozioekologikorako bidean jarriz.

Informazioa

Berener – Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea https://www.berener.eus/eu/