Teknologia

Zibergara taldearen azken hamarkadako ibilibideari jarraituz, teknologia berrietan interesa duen herritar talde bat bildueta herrigintzan ari diren eragileei laguntzeaz gain, herritarren onurarako izan daitezkeen proiektuak garatzen ari gara. Bide honetan pausoak emateko bi proiektu martxan jarri ditugu: alde batetik, internet sarerako sarbidea azpiegitura propioen gainean egin ahal izateko baliabideak hedatzen joatea, eta bestetik, tresna digital libre eta partekatuak eskaintzea.

Zertan gabiltza

Sare propioa indartzea, lehen probak egin ondoren etxebizitza gehiago elkarrekin lotu eta elkar komunikatuz. Prozesu honetan Abaila Kooperatibaren eta Guifi.net Fundazioaren laguntza izaten ari gara.

Instalazio berriak modu autonomoan egin ahal izateko herritarren esku baliabideak garatzea eta herritarrak trebatzea, sarea hedatzen lagundu dezaten.

Landa inguruneko auzoetara internet azkarra eramateko lanak hastea, auzoak bizigarriagoak egiten lagundu dezan.

Erdiguneko sarea hedatzeko lehen pausuak ematea.

Informazioa

Zibergara taldea: http://zibergara.net/

Bergarako sarearen hedapena: https://guifi.net/eu/bergara