Herri Hezitzailea

2020 hasieran Herri Hezitzailearen baloreak herrian lantzeko talde bat sortu zen, ondoren Ehunduko dinamikaren barnean txertatu dena. Haurtzaroaren kultura bultzatzea da asmoa, haurra gizarteko subjektu aktibo bezala ulertuz, eta asmo horretatik ari gara Bergarara iristen diren familiendako harrera sarea osatzen eta segregazioaren gaia lantzen.

Zertan gabiltza

Eskolaratzeko adinean dauden haurrak dituzten familia etorri berriei harrera egin nahi diegu, Bergarara egokitzea errazteko, Ndank Ndank eta Jardunekin elkarlanean. 2022ko udazkenean hasiko gara herriko familia batzuk harrera modu boluntarioan egiten, eta bertan euskararen garrantzia azpimarratu, herritarren eskura dauden baliabideak erakustsi (jolastokiak, liburutegia, Kzgunea…) eta doanekoak diren eskaintzak (ludoteka, kirol eta kultur eskaintza) azalduko ditugu besteak beste. Harrera egiten laguntzeko gida osatzen ari gara Bergarako Udalaren laguntzarekin.

Informazioa

Herri hezitzailearen sarea: http://herrihezitzailea.eus/

Zabalotegiko jolas eremua: https://www.bergara.eus/eu/node/17756