Kultura

Kultur kontsumoan eta sorkuntzan sortutako behar eta prekarietateak bultzatuta herritar talde bat elkartu eta hausnarketa zabalago baten beharra azaleratu da. Horrela, HIL DA KULTURA dinamika martxan jarri eta herriko eragile-norbanakoak bildu dira dinamikaren inguruan, proiektu desberdinak martxan jarriz. Esaterako, eragileen arteko agenda bateratua eratzeko lanabesa sortzea, kultur programazioan eragiteko proposamenak lantzea eta elkarlanerako proiektu berrien sorkuntza sustatzea. Bertan, herriko hainbat eragiletan parte hartzen duten 25 pertsonek parte hartzen dute. Taldea herriko kulturaren inguruko eragile eta norbanakoei irekita dago.

Zertan gabiltza

Herriko kultur jarduera anitza saretu eta elkarlanerako aukerak sortzea.

Eragileen arteko eskaintza koordinatu eta herritarrengana egiten den komunikazioa hobetu, komunikazio bide berriak landuz.

Kultur eskaintza herritarren interesen araberakoa egin, programazioaren diseinua partehartzaileagoa bihurtuz.

Elkartzeko eta proiektuak zein baliabideak partekatzeko guneak sortu.

Informazioa

Agenda bateratua: https://agenda.ehundu.eus/